Pribatutasuna eta datu pertsonalen tratamendua

Pribatutasuna | PDFa jaitsi

Nor da datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

  • IDENTITATEA: EUSKADIKO EKONOMIA ALTERNATIBO ETA SOLIDARIOAREN SAREA – REAS EUSKADI
  • IFK: G-48953210
  • HELBIDEA: Venezuela Plaza, 1. 2. ezk. ezk., 48001, Bilbo, Bizkaia.
  • Telefonoa: 944 160 566
  • Helbide elektronikoa: reaseuskadi@reaseuskadi.net

Zein helbururekin erabiltzen ditugu datu pertsonalak?

Hainbat inprimakiren bidez jasotako informazioa ondorengo helburuekin erabiltzen dugu:

  • Aldian-aldian reaseuskadi.eus atarian agertzen den informazioarekin Buletinak bidaltzeko hainbat gairi buruz: Ekonomia Solidarioa, Bidezko Komertzioa, Kontsumo Arduratsua, Finantza Etikoak, Merkatu Soziala, Politika Publikoak eta Elikatze Subiranotasuna.
  • REAS EUSKADIren jarduera eta ekintzei buruzko edozein zalantza argitzekoeta argibide eskaerei erantzuteko.
  • Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Azokako erakusketarien parte hartzea kudeatzeko.
  • REAS EUSKADIk antolatutako ikastaroei buruzko edonolako zalantzak argitu eta argibide eskaerei erantzuteko, eta bertako izen ematea eta parte hartzea kudeatzeko.

REAS EUSKADIk ez ditu datu pertsonalak klausula honetako helburuekin edo web inprimaki bakoitzean zehaztutako helburuekin bateraezinak diren beste asmo batzuetarako erabiliko. Profilaren araberako erabaki automatikorik ere ez du hartuko.

Noiz arte gordeko ditugu datuak?

Datuen mantentzea bilketa moduaren eta helburuaren araberakoa izango da.

HARREMANETARAKO INPRIMAKIA

Datuak gehienez ere urtebetez gordeko dira, REAS EUSKADIren jarduerei buruzko interesa erakusten den azkeneko alditik hasita.

BULETINAK

Datu pertsonalak buletinetako harpidetzak iraun bitartean mantenduko dira. Edozein momentutan kendu daiteke harpidetza, horretarako buletin guztietan dagoen estekan sartuz edo reaseuskadi@reaseuskadi.net helbidera mezu bat bidaliz.

EKONOMIA SOZIAL ETA SOLIDARIOAREN AZOKA

Erakusketarien datu pertsonalak gordeko dira Azokan zehar eta erantzukizunak preskribatzeko legeak ezarritako tartea igaro arte.

Zein da datuen tratamendua legitimatzeko oinarria?

Datu pertsonalen tratamendua Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorrean azaltzen diren askotariko arrazoiengatik egiten da.

HARREMANETARAKO INPRIMAKIA

La base legal es el consentimiento del interesado a fin de poder proporcionarle cualquier información que solicite acerca de las actividades de REAS EUSKADI.

BULETINAK

Legezko oinarria REAS EUSKADIren jardueren inguruko edozein informazio eskaini ahal izateko interesdunak ematen duen baimenean datza.

EKONOMIA SOZIAL ETA SOLIDARIOAREN AZOKA

Azokan izena ematean betetzen den inprimakian ematen den baimenean datza legezko oinarria.

IKASTAROAK

Legezko oinarria ikastaroetako izen-ematean datza.

Nortzuk izango dira datuen hartzaileak?

Oro har, REAS EUSKADIk ez dio datu pertsonalik helaraztenezein bitartekariri, ez bada legezko betebehar bati erantzuteko.

BULETINAK

REAS EUSKADIk MailChimp-en posta elektroniko bidezko marketing zerbitzua eta bitarteko eta bezeroen kudeaketa zerbitzua erabiltzen ditu. Horretarako, MailChimp daukaten buletinetan izena eman duten lagunen izenak eta helbide elektronikoak partekatuko ditugu. MailChimp zerbitzua Georgiako (EEBB)The Rocket Science Group LLC d/b/a MailChimp taldeak eskaintzen du EU-US Privacy Shield hitzarmenaren babesean. MailChamp-en pribatutasun politika kontsulta dezakezuesteka honetan https://mailchimp.com/en/legal/privacy/

EKONOMIA SOZIAL ETA SOLIDARIOAREN AZOKA

REAS EUSKADIk Google Forms zerbitzua darabil Azokako erakusketarien izen-ematea kudeatzeko. Horretarako, erakusketarien izenak eta helbide elektronikoak Google Forms bidez partekatuko ditugu.
Google FormsGoogle Drive-en aplikazio multzoaren barneko zerbitzu bat da, inkesten administrazioa eskaintzen duena. Aplikazio hau, egoitza MountainViewCalifornian (EEBB) daukan Google LLC enpresarena da. Erakunde hauEU-US PrivacyShieldhitzarmenaren babespean dago. Google Forms-en pribatutasun politika kontsulta dezakezu esteka honetan https://policies.google.com/privacy?hl=es.

Zeintzuk dira zure eskubideak datuak ematen dizkiguzunean?

Pertsona orok dauka bere datuak tratatzen ari garen ala ez jakiteko eskubidea.

Pertsona interesdunak bere datu pertsonaletara sarbidea edukitzeko eta oker dauden datuen zuzenketa eskatzeko eskubidea du, baita haien ezabatzea eskatzeko eskubidea ere, baldin eta, beste arrazoi batzuen artean, datu horiek jadanik ez badira beharrezkoak jasotzerako garaian egon ziren helburuetarako.

Zenbait egoeratan interesdunek euren datuen tratamendua mugatzeko eskaera egin ahal izango dute. Kasu horietan, erreklamatzeko edo erreklamazioen defentsarako datuak soilik gordeko dira.

Egoera batzuetan, egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiak daudenean, interesdunek euren datuen tratamenduari uko egin ahal izango diote. Datuak erabiltzeari utziko diogu, baldin eta ez badago premiazko arrazoi legitimorik edo erreklamazio bat jartzeko edo erreklamazio baten defentsa egiteko beharrik.

Egoera batzuetan, egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiak tarteko, interesdunek euren datuak eramateko eskubidea erreklama dezakete.

Datuen tratamenduaren onarpena edozein momentutan ezeztatu dezakezu, baita datuetara sarbidea, haien zuzenketa, ezabatzea, mugatzea, eramatea edo ukatzea eskatu ere, Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorrean zehazten denaren arabera, reaseuskadi@reaseuskadi.net helbidera mezu elektroniko bat bidaliz informazio honekin: Izena eta abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, erabili nahi den eskubidearen eskaera; gaian “Datuen Babesa” zehaztuta eta NAN/AIZ/Pasaportearen kopia atxikiz.

Edozein eskubideren urraketa egongo balitz, Datuen Babeserako Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteko eskubidea daukazu (https://www.aepd.es).

Eguneratze data: 2019KO URRIA