Iruzkisunen politika

Dokumentu honen xedea https://cursoess.reaseuskadi.eus web orrialdeko iruzkin zerbitzuaren ERABILERAREN ZEHAZTAPEN ETA BALDINTZA OROKORRAK arautzea da.  Iruzkin zerbitzua Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak (REAS Euskadi;IFK G-48953210, Venezuela Plaza 1. 2.ezk. ezk., 48001, Bilbo (Bizkaia), Telefonoa: 94 415 93 90,e-helbidea: reaseuskadi@reaseuskadi.net) eskainitako ikastaroetan izena eman dutenek erabil dezaketehttps://cursoess.reaseuskadi.eus web orrialdearen bitartez.

Zerbitzu honen erabilerak ERABILERAREN ZEHAZTAPEN ETA BALDINTZA OROKOR guztien onarpen osoa dakar.

1.- IRUZKIN ZERBITZUAREN ZEHAZTAPENAK ETA BALDINTZAK

1. Iruzkinen zerbitzuaren xedea REAS Euskadik eskainitako ikastaroei buruz bertan izena emandakoek egiten dituzten iruzkin eta iradokizunak haien artean igortzea da, baita REAS Euskadik emandako formakuntza ikastaroetan landutako argumentu eta gaien inguruko iritzi eta inpresioak erabiltzaileen artean partekatzea ere.

2. REAS Euskadi ez da erabiltzaileek zerbitzu honetan uzten dituzteniritzien erantzule egiten. Beraz, zerbitzuan argitaratzen diren iritzi eta adierazpenak ez dute inola ere REAS Euskadiren iritzi eta adierazpenik adieraziko, baldin eta ez badago zentzu horretako aitorpen zehatzik REAS Euskadiren aldetik. Ondorioz, REAS Euskadik ez dio ezein erabiltzaileri bere burua Elkartearenordezkari gisa aurkezteko eskubiderik ematen zerbitzua erabiltzen duen bitartean.

3. REAS Euskadik faltsuak, zentzugabeak, sinesgaitzak edo iraingarriak diren, Legearen, moralaren edo ordena publikoaren kontrakoak diren, gorrotoa edo biolentzia bultzatzen duten edo REAS Euskadik sustatzen dituen ekintza zibiko, solidario eta arduratsuen arau eta baloreen haustea edo mespretxua bultzatzen duten informazioak, adierazpenak, aldarrikapenak, iradokizunak, iritziak edo bestelako edozein adierazpide ez argitaratzekoeskubidea du. Era berean, eskubidea du agintari eskudunei Zigor Kodean tipifikatutako ekintzen pean erori daitezkeen jarrerak komunikatzeko, halako kasurik balego.

4. Erabiltzaile orok beste erabiltzaileen iritziak errespetatu beharko ditu, beste erabiltzaileen kontrako, pertsona nahiz kolektibo zehatzen aurkako edo publiko zein gizarte osoaren kontrako irain, gezur edo hitz gaiztoen erabileran jausi gabe.

REAS Euskadik eskubidea dauka aurreko paragrafoan adierazitako egoera batean modu agerikoan jausten diren adierazpenak ez argitaratzeko, Espainiako Konstituzioak ezartzen duen iritzia libreki adierazteko eta komunikatzeko erabiltzaileen eskubidea urratu gabe.