Nork sustatzen du?

REAS Euskadi –Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea– 1998an sortu zen eta gaur egun 70 erakunde eta entitatetik gora biltzen ditu. Bere helburua Euskadiko Ekonomia Sozial eta Solidarioa garatu eta indartzea da.
(informazio gehiago: www.reaseuskadi.eus).

Ikastaro hau REAS Euskadiren “Ekonomia Eraldatuz” proiektuaren barnean kokatzen da. Proiektu honek Ekonomia Solidarioaren pisu politikoa eta ekonomikoa handitzea du xede, existitzen diren alternatiben  ikusgarritasuna handituz eta zabalkundea eginez, eta herritarrak alternatiba horien sustapenaren alde bultzatuz eta mobilizatuz.