Zer topatuko duzu ikastaro honetan?

Formakuntza malgu bat proposatzen dugu. Ekonomia Sozial eta Solidarioaren inguruko hainbat gai jorratuko ditugu 6 modulutan antolatuta, ekonomiaren jatorritik hasi eta tokian tokiko gizabanakoaren garapenaren zerbitzura dagoen tresna gisa ulertutako Ekonomia Solidarioaren proposamenera heldu arte.

Era berean, Ekonomia Feministatik eta Bizitzaren Jasangarritasunaren paradigmatik egiten diren ekarpenak ekarriko ditugu, baita gure lurraldeetan Ekonomia Sozial eta Solidarioa zabaltzeko eta finkatzeko tresna zehatzak ere.

  1. Zer gertatzen da ekonomiarekin? Ekonomiaren jatorritik egungo eredu ekonomikora
  2. Ekonomia Feminista eta honek Ekonomia Solidarioarekin dituen loturak
  3. Kapitalismoaz haratago: Ekonomia Solidarioa
  4. Ekonomia Solidarioa garatzeko tresnak:
    • Auditoretza Soziala
    • Merkatu Soziala
    • Finantza etiko eta solidarioak
  5. Kulturarteko zirkuitu ekonomiko solidarioak. Ekuadorko esperientzia bat
  6. Ekonomia Solidarioa bultzatzeko Lekuko Politika Publikoak

Esteka honetan nortzuk izango diren kurtsoaren irakasleak ikus ditzakezu