Irakasleak

Patxi Zabalo Arena

Ekonomian Doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta Bilboko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean Irakasle Atxikia. Bertan garatzen du bere irakasle eta ikertzaile jarduera 1983tik. Hegoako −UPV/EHUko nazioarteko garapen eta kooperazioari buruzko ikerketen Institutua− kidea da eta bere ikerlerroak komertzioari eta inbertsioari buruzko nazioarteko hitzarmenen inguruan ardazten dira; nagusiki, horiek Latinoamerikako giza garapenean dituzten ondorioetan. Gaur egun “Lurralde Plangintza eta Antolakuntza” ikasgaia irakasten du Ekonomiako Graduan, “Nazioarteko komertzioa eta globalizazioa: Hegoaldearen rola” Globalizazioa eta Garapena Master ofizialean eta “Globalizazio ekonomikoa eta berdintasunik eza” Bizkaiko Esperientzia Geletan.

Jolanda Jubeto

Ekonomian Doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Bere irakasgaiak nazioarteko ekonomiarekin eta ekonomia sozial eta solidarioarekin loturik daude, betiere ekonomia feministaren ikuspuntutik. Horrez gain, Euskal Herriko historia ekonomikoari buruzko ikasgaiak ematen ditu. Politika publikoak ditu ikerlerro nagusi eta, bereziki, aurrekontu prozesuak genero ikuspegitik. UPV/EHUren Hegoa Ikerketa Institutuarekin elkarlanean dihardu lanean.

Mertxe Larrañaga

Ekonomian Doktorea da eta “Nazioarteko Ekonomia” irakasgaia irakasten du Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakasle titular gisa. Hegoa, nazioarteko garapenari eta kooperazioari buruzko Ikerketa Institutuko kidea. Ekonomia Feministan espezializatuta dago eta hainbat argitalpen ditu arloan. Eremu horrekin zerikusia duten irakasgaiak ematen ditu hainbat master ofizialetan.

Carlos Askunze

2005etik REAS Euskadiko koordinatzaile lanetan dabil. Hori baino lehen, hamar urte baino gehiagoz, Hegoa Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Garapen eta Kooperazioari buruzko Ikerketa Institutuan lan egin zuen.
2010etik gaurdaino REASeko−espainiar Estatuko Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareen sarea− presidentea da. Fiare Banku Etikoaren hainbat egitura asoziatibotan parte hartzen du era aktiboan bere sorreratik eta Finantza Etikoen Fundazioko Patronatuko Idazkaria da gaur egun.
Bere lan arloak ekonomia solidarioarekin, kontsumo arduratsuarekin, laneratzeko enpresekin, gizarteratzearekin, herritarren parte hartzearekin, gizarte mugimendu herritarrekin, gizarte proiektuen identifikazio eta kudeaketarekin, eta abarrekin lotuta daude. Gai horiei buruzko irakasgaiak ematen ditu graduondokoetan, eta jardunaldietan hizlari ibiltzen da, aldizkarietan eta komunikabideetan idazteaz gain.
Hainbat gizarte eta auzo-mugimendutan parte hartzen du aktiboki, nagusiki Bilboko San Frantzisko auzoan, 1995etik bizi den lekuan, hain zuzen ere.

Amaia Naveda

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua UPV/EHUn (2009), formakuntza osagarri andana egin du ekonomia eta finantza kontuetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeen kudeaketan. 2010etik REAS Euskadin dabil lanean Euskadiko Auditoretza Sozialaren prozesuaren arduradun gisa. Auditoretza soziala egiteko tresna informatikoa koordinatzeaz eta kudeatzeaz gain, datuen sistematikotasunaz eta autonomia mailako txostenen prestaketaz eta idazketaz arduratzen da. 4 urtez auditoretza sozialaren prozesua abian jarri eta koordinatu du estatu mailan.

Blanca Boix

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (2012), Marketingean (2013), Ekintzailetza eta Berrikuntzan (2012) eta Kanpo Komertzioan (2013) espezializatua eta masterra du Nazioarteko Negozioen Garapenean eta EkintzailetzanUmeako Unibertsitatean, Suedian (2012). Bere lan ibilbidean zenbait estantzia egin ditu atzerrian kanpo komertzioko aholkulari moduan bigarren hezkuntzako nahiz unibertsitateko irakaskuntza proiektuen bidez.

Gaur egun REAS Euskadiko proiektuen teknikaria da eta Ekonomia Sozial eta Solidarioko berrikuntzako eta hazkundeko arloaren arduraduna da. Euskadiko merkatu sozialaren garapena eta indartzea dira bere jarduera-ildo nagusiak.

Itziar Sobrino Aranzabe

Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (1996). 2003tik Fiare Fundazioko langile izanik, Estatuko banku etiko bat sortzeko prozesuari lotuta egon da bere jardunbidea. Egun Banca Popolare Eticako egitura operatiboko parte da Bilboko Bulegoan dagoen Espainiako sukurtsalean, zehatzago esanda, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan.

Jhonny Jiménez Jiménez

Ekuadorko Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Mugimenduko (MESSE) eta Ekuadorko Talde Nekazal ekologikoko militantea. Ekuadorko Unibertsitate Zentraleko irakaslea da Zientzia Ekonomikoetako Fakultatean. Ekonomista da eta masterra dauka Nazioarteko Harreman Ekonomikoetan. Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko Hegoa Institutuko Garapen Ikasketetako doktoregaia da. Hainbat artikulu idatzi ditu hemengo nahiz nazioarteko aldizkarietan ekonomia solidarioa (kulturarteko zirkuitu ekonomiko solidarioa, zehazkiago), maskulinitateak eta bakearen kultura gaitzat hartuta.

Zaloa Pérez Hernandorena

Gizarte Lanean Diplomatura egin zuen Deustuko Unibertsitatean (1999), Soziologian Lizentziatura (2001) eta Gizarte Ikerketa Teknika Aplikatuetan Unibertsitateko Aditua UPV/EHUn (2002). Gaur egun REAS Euskadiko proiektuen teknikoa izatez gain, ikerketa, formakuntza eta sentsibilizazio arloetako eta sareko genero arduraduna da. Bere ikerlerroek tokiko politika publikoetan, tokiko giza garapenean, ekonomia solidarioan eta ekonomia feministan jartzen dute arreta berezia. Artikulu andana idatzi ditu eta gai horiei dagozkien foro eta jardunaldietan parte hartu du. 2016an REAS Euskadik editaturiko “Lurraldeak ekonomia solidarioaren bitartez eraldatuz. Tokiko politika publikoak bultzatzeko tresnak” gidaren egile nagusia ez ezik, Euskal Herriko tokiko ekimenei buruzko eta Latinoamerikako Ekonomia Solidarioaren erakundetzeari dagozkion hainbat maparatzeren egilea ere bada.

Luis Guridi

Ekonomian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Aplikatuko I. Saileko irakaslea (erretiratua). Hegoa Institutuko (Garapenerako eta Nazioarteko Lankidetzarako Ikasketa Institutua) zuzendaria izan da. Hegoa Institutuak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Aplikatuko I. eta IV. sailek eskainitako Garapena eta Nazioarteko Lankidetzako Masterreko zuzendari eta irakaslea izan da. Bere ikerketa-interes nagusiak garapen teoriak, tokiko giza garapena eta ekonomia soziala dira. Hamarkada luzez, giza garapenari, ekonomia sozial eta solidarioari eta nazioarteko lankidetzari buruzko Hegoa Institutuko hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du.