Doako online ikastaro honetan Ekonomia Solidarioaren sarrera kontzeptuala egingo da, zeinak ekonomia, bere alderdi guztiak kontuan harturik –ekoizpena, finantziazioa, komertzializazioa eta kontsumoa–, gizabanakoaren eta komunitatearen garapenaren zerbitzura dagoenbitarteko –eta ez helburu– gisa aldarrikatzen duen.
Gai honetan sakondu nahi izanez gero, formakuntza moduluetan antolatutako jarduera multzoak, bideoak, testu erreferentzialak eta bibliografia proposatzen dizkizugu, edozein lekutatik, era malguan eta doan garatu ahal izango dituzunak.
Ikastaro honek ez dauka iraupen mugatu bat, nahi duzun denbora har dezakezu. Bideoek, guztira, 3 orduko iraupena dute, eta horri, proposatutako irakurketak eta ariketak batu behar zaizkio. Ikastaroaren jarraipenik egiten ez denez, REAS Euskadi ez du ziurtagiririk emango.