Doako online ikastaro honetan Ekonomia Solidarioaren sarrera kontzeptuala egingo da, zeinak ekonomia, bere alderdi guztiak kontuan harturik –ekoizpena, finantziazioa, komertzializazioa eta kontsumoa–, gizabanakoaren eta komunitatearen garapenaren zerbitzura dagoenbitarteko –eta ez helburu– gisa aldarrikatzen duen.

Gai honetan sakondu nahi izanez gero, formakuntza moduluetan antolatutako jarduera multzoak, bideoak, testu erreferentzialak eta bibliografia proposatzen dizkizugu, edozein lekutatik, era malguan eta doan garatu ahal izango dituzunak.

Ikastaro honek ez dauka iraupen mugatu bat, nahi duzun denbora har dezakezu. Bideoek, guztira, 3 orduko iraupena dute, eta horri, proposatutako irakurketak eta ariketak batu behar zaizkio. Ikastaroaren jarraipenik egiten ez denez, REAS Euskadi ez du ziurtagiririk emango.

Home Curso Economia Social y Solidaria

Zeintzuk dira helburuak?

  • Tresna kontzeptualak eskaintzea ekonomiaren eta bere prozesuen azterketa osorako.
  • Ekonomia Sozial eta Solidarioan sakontzea, ekonomia kritiko baterako ikuspuntu gisa, praktika ekonomiko alternatibo moduan eta mugimendu sozial bezala.
  • Ekonomia Sozial eta Solidarioak bultzatzeko tresna konkretuak eskaintzea, lekuko eta mundu-mailako ikuspegi batez.
Home Curso Economia Social y Solidaria

Nori zuzenduta dago?

Irakasleei, ikertzaileei eta unibertsitateko ikasleei; administrazio publikoetako teknikoei eta politikariei; ESSko erakunde eta enpresetako langileei, boluntarioei eta bazkideei, eta oro har, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren inguruko ezagutza handitu nahi duen edonori.

Home Curso Economia Social y Solidaria

Zer topatuko duzu ikastaro honetan?

Formakuntza malgu bat proposatzen dugu. Ekonomia Sozial eta Solidarioaren inguruko hainbat gai jorratuko ditugu 6 modulutan antolatuta, ekonomiaren jatorritik hasi eta tokian tokiko gizabanakoaren garapenaren zerbitzura dagoen tresna gisa ulertutako Ekonomia Solidarioaren proposamenera heldu arte.

Era berean, Ekonomia Feministatik eta Bizitzaren Jasangarritasunaren paradigmatik egiten diren ekarpenak ekarriko ditugu, baita gure lurraldeetan Ekonomia Sozial eta Solidarioa zabaltzeko eta finkatzeko tresna zehatzak ere.

  1. Zer gertatzen da ekonomiarekin? Ekonomiaren jatorritik egungo eredu ekonomikora
  2. Ekonomia Feminista eta honek Ekonomia Solidarioarekin dituen loturak
  3. Kapitalismoaz haratago: Ekonomia Solidarioa
  4. Ekonomia Solidarioa garatzeko tresnak:
    • Auditoretza Soziala
    • Merkatu Soziala
    • Finantza etiko eta solidarioak
  5. Kulturarteko zirkuitu ekonomiko solidarioak. Ekuadorko esperientzia bat
  6. Ekonomia Solidarioa bultzatzeko Lekuko Politika Publikoak

Esteka honetan nortzuk izango diren kurtsoaren irakasleak ikus ditzakezu

Home Curso Economia Social y Solidaria

Nork sustatzen du?

REAS Euskadi –Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea– 1998an sortu zen eta gaur egun 70 erakunde eta entitatetik gora biltzen ditu. Bere helburua Euskadiko Ekonomia Sozial eta Solidarioa garatu eta indartzea da.
(informazio gehiago: www.reaseuskadi.eus).

Ikastaro hau REAS Euskadiren “Ekonomia Eraldatuz” proiektuaren barnean kokatzen da. Proiektu honek Ekonomia Solidarioaren pisu politikoa eta ekonomikoa handitzea du xede, existitzen diren alternatiben  ikusgarritasuna handituz eta zabalkundea eginez, eta herritarrak alternatiba horien sustapenaren alde bultzatuz eta mobilizatuz.

Home Curso Economia Social y Solidaria

Izena eman ezazu

EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETAKONTSEILUAREN 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) ERREGELAMENDUA jarraituz,datu pertsonalen tratamenduaridagokionez, pertsona fisikoen babesarieta datu horien zirkulazio askeariburuzko arauak ezartzen dituena, jakinarazten da inprimaki honetan jasotako datuen tratamenduaren arduraduna EUSKADIKO EKONOMIA ALTERNATIBO ETA SOLIDARIOAREN SAREA – REAS EUSKADI dela. Datuen tratamenduaren helburuak dira: 1) Ekonomia Solidarioko Ikastaroko izen-emateak eta parte hartzea kudeatzea. 2) REAS EUSKADIren funtzionamenduari buruzko informazioa duten buletinen bidalketa eta ekonomia sozial eta solidarioarekin zerikusia duten zerbitzu, jarduera eta ekitaldiei buruzko informazioaren zabalkundea egitea. Helburu hori betetzeko, REAS EUSKADIkEBren eta EEBBen arteko PrivacyShield hitzarmenezko ziurtagiria duten EBtik kanpoko datuen tratamendurako arduradunei zabal diezazkieke datuak. Tratamenduaren oinarri juridikoa Ekonomia Solidarioko Ikastaroan izena ematean datza. Izena eman duen erabiltzaileak bere datuetara sartzeko, zuzentzeko, datuak ezabatzeko, mugatzeko, eramateko eta euren tratamendua ezeztatzeko eskubidea dauka idazki bat bidaliz datuen erabileraren arduradunari, behealdean azaltzen den helbide elektronikora edo reaseuskadi@reaseuskadi.net helbidera idatziz. Informazio gehiago nahi baduzu, PRIBATUTASUN POLITIKAn sartu edo reaseuskadi@reaseuskadi.net helbidera idatz dezakezu. Egindako eskaera beteko ez balitz, erreklamazioa jar dezakezu Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren https://www.aepd.es orrialdean.

Izen ematearen baieztapena e-postaz jakinaraziko zaizu.


Home Curso Economia Social y Solidaria